Albisteak

Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina Debara helduko da datorren astean

2019/07/20
Uztailaren 22tik 28ra bitartean, informazio puntu mugikorra izango dugu Santiago hondartzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean abiatu zuen sentsibilizazio kanpaina hau, eta Debara helduko da datorren astean.

Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina Debara helduko da datorren astean - Gehiago irakurri

Artzabalgo paduretan ur-benarrizaren eraztunketa saio irekiak abuztuaren 28an eta 30ean

2019/08/27
Udala behaketa lanak egiten ari da, ur-benarrizak bere migrazioan atseden hartzeko Debako itsasadarra erabiltzen ote duen baieztatzeko helburuarekin. Pako Zufiaur ortinologoaren eskutik, eraztunketa zientifikoari buruzko jardunaldiak izango ditugu abuztuaren 28an eta 30ean (elebitan).

Artzabalgo paduretan ur-benarrizaren eraztunketa saio irekiak abuztuaren 28an eta 30ean - Gehiago irakurri

San Roke jaiak 2019

2019/08/14
Abuztuaren 14tik 18ra jai giroa nagusi izango da. Izan ere, gaur arratsaldeko 6etan udaletxeko balkoitik Amagoia Arrietak txapleroa botako du, eta ondoren Josu Azkoitiak zapi gorria jarriko dio San Rokeri, musika bandak Debako Martxa jotzen duen bitartean. Gora San Roke!

San Roke jaiak 2019 - Gehiago irakurri

Debaberri kultur agenda

2019/09/05
Herriko kultur eta kirol jardueren berri telefonoan jaso nahi duzu?

Debaberri kultur agenda - Gehiago irakurri

Kaleko Margo Sariketaren 50. edizioa ospatuko dugu irailaren 14an

2019/09/06
Haitz-haundi margo elkartearekin eta Cardenas Fundazioarekin elkarlanean, Debako Kale Margo Sariketaren beste edizio bat antolatu du Udalak irailaren 14rako. Bestalde, lehiaketaren 50. urteurrena ospatu nahian, aurreko urteetako lehiaketetan parte hartu duten margolanen erakusketa izango dugu udaletxeko pleno aretoan.

Kaleko Margo Sariketaren 50. edizioa ospatuko dugu irailaren 14an - Gehiago irakurri

Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak

2019/08/21
Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidez esleitzeko 2019ko deialdia egin du Udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago aurreikusten diren dirulaguntza-lerro ezberdinetarako.

Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak - Gehiago irakurri

Debako Caritas elkarteak atzo egin zuen tonbolako azken zozketa berezia

2019/08/24
Aurtengo abuztuan ere ikaragarrizko tonbola antolatu du herriko Caritas elkarteak. Boleto guztiak saldu ondoren, banatu gabeko sariekin azken zozketa egin zuten atzo, abuztuaren 23an.

Debako Caritas elkarteak atzo egin zuen tonbolako azken zozketa berezia - Gehiago irakurri

Irailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da Deban

2019/08/26
Deban jokatuko da Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua. Yako Surf Eskolak, Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean, irailaren 7rako prestatu du kirol proba. Kategoria ofizialez gain, amateurrek ere izango dute txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera.

Irailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da Deban - Gehiago irakurri

FederArte Electrorock Festibala irailaren 7an egingo da Deban

2019/09/05
Pasa den astelehenean aurkeztu zuten Deban FederArte Elektrorock jaialdiaren bigarren edizioa. Surfa, kultura, ingurumenarekiko konpromisoa eta kirol inklusiboa uztartu eta sustatzea helburu duen festibala da, eta irailaren 7an egingo da Deban.

FederArte Electrorock Festibala irailaren 7an egingo da Deban - Gehiago irakurri

Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea datorren asteartean irekiko da

2019/08/27
Lau hilabetez erabat itxita egon ondoren, datorren asteartean irekiko dute Deba eta Mutriku kostatik lotzen dituen GI-638 errepidea. Hala ere, obrak amaitu bitartean, erreietako bat egunez eta aldizka itxi egingo da, eta beraz, ibilgailuek beste erreia erabiliko dute txandaka.

Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea datorren asteartean irekiko da - Gehiago irakurri

Pintaketa mehatxagarri, arrazista eta matxisten aurkako erakunde-adierazpena

2019/09/02
Gaur, astelehena, irailaren 2a, arratsaldeko 18.00etan, Debako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien bilkura egin da. Bertan, honako adierazpena onartu dute:

Pintaketa mehatxagarri, arrazista eta matxisten aurkako erakunde-adierazpena - Gehiago irakurri

Enplegurako orientazio zerbitzua martxan da berriro

2019/09/04
Enplegurako orientazio zerbitzua berrezarri da Deban. Enplegu-bilaketarekin laguntzeko edota CV eta aurkezpen-gutunak idazten ikasteko, besteren artean, enplegu-orientaziorako bulegoa zabalik egongo da asteazkenero, 08:00etatik 15:00etara, Gizarte Zerbitzu sailean.

Enplegurako orientazio zerbitzua martxan da berriro - Gehiago irakurri

Debako udal musika eta dantza eskolako matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du

2019/09/07
Plazak bete arte mantenduko dute zabalik Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa. Interesatuek matrikula inprimakia bete eta musika eskolako idazkaritzan entregatu beharko dute, edota musikaeskola@deba.eus helbidera bidali.

Debako udal musika eta dantza eskolako matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du - Gehiago irakurri

Gozatuz aisialdi jardueretan izena emateko epea zabalik da irailaren 20ra arte

2019/09/10
Mogel eta Zubi guraso elkarteekin batera, Udalak aisialdi eskaintza zabala antolatu du aurtengo ikasturterako ere. Euskaran oinarrituta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, robotika, bertsolaritza eta lindy-hop. Izen-ematea zabalik da irailaren 20ra arte.

Gozatuz aisialdi jardueretan izena emateko epea zabalik da irailaren 20ra arte - Gehiago irakurri

Udalak debarren bizi-kalitatea hobetuko duen gobernu plana egingo duela iragarri du

2019/09/13
Datozen lau urteotarako gobernu planaren inguruko lehen aurkezpena egin du Debako udalak. Gilen Garcia Boyra alkatearekin batera, Itziar Irizar Beristainek eta Nerea Arrizabalaga Badiola zinegotziek eman dituzte azalpenak agerraldian. Eragile eta udal langileen ekarpenekin osatutako plana, udazkenean egingo den ekitaldian aurkeztuko zaie debarrei. Deba berri baterako oinarriak jarriko ditu.

Udalak debarren bizi-kalitatea hobetuko duen gobernu plana egingo duela iragarri du - Gehiago irakurri

50. Kale Margo Sariketan aurkeztutako lanak Udaletxeko Pleno Aretoan izango dira ikusgai astebetez

2019/09/15
Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu genuen atzo Debako Kale Margo Sariketa. 50. edizio honetan 28 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 8 izan ziren sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai udaletxeko pleno aretoan, irailaren 16tik 22ra, hain zuzen.

50. Kale Margo Sariketan aurkeztutako lanak Udaletxeko Pleno Aretoan izango dira ikusgai astebetez - Gehiago irakurri

Euskararen transmisioan laguntzeko gurasoei zuzendutako infografiak prestatu dituzte Debabarreneko udalek

2019/09/18
Gurasoek sarri izaten dituzte hizkuntzen ikaskuntza prozesuaren eta erabileraren inguruko zalantzak eta kezkak. Horregatik, Debabarreneko udalok gurasoentzat lagungarri izan daitekeen materiala prestatu dugu, oraingo honetan Infografia formatuan.

Euskararen transmisioan laguntzeko gurasoei zuzendutako infografiak prestatu dituzte Debabarreneko udalek - Gehiago irakurri

Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du hurrengo larunbatean, hilak 28, Errotaberriko bailaran

2019/09/23
Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren larunbatean, hilak 28an. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua izango du abiapuntu, goizez, 09:00etatik aurrera.

Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du hurrengo larunbatean, hilak 28, Errotaberriko bailaran - Gehiago irakurri

Debako Euskararen Historia Soziala jasotzen duen dokumentala aurkeztuko da

2019/09/24
Euskal jaiaren testuinguruan, Debako Euskararen Historia Soziala dokumentala jendaurrean aurkeztuko da, debarren historia modu kolektiboan ezagutaraziz horrela.

Debako Euskararen Historia Soziala jasotzen duen dokumentala aurkeztuko da - Gehiago irakurri

Administrari laguntzaile lanpostua

2019/09/27
Debako Udalak epe baterako administrari laguntzailea kontratatuko du. Lanbide zerbitzuaren bitartez egin behar da eskaera.

Administrari laguntzaile lanpostua - Gehiago irakurri

Itziarko herri sarrera hobetzeko lurzoru lagapena onartu du udal batzarrak

2019/09/30
Irailaren 26an egindako udalbatzaren ohiko bilkurak aho batez onartu zituen gai zerrendan* landutako gaiak.

Itziarko herri sarrera hobetzeko lurzoru lagapena onartu du udal batzarrak - Gehiago irakurri

Azaroaren 10eko hauteskundeetarako hautesle errolda begiratzeko epea zabaldu da

2019/10/01
Irailaren 30etik urriaren 7ra bitarteko (biak barne) epea dago, bizilagunen eta kanpoan diren bizilagunen hautesle errolda begiratu ahal izango da Udaletxeko arreta bulegoan, hautesleek beren datuak egiaztatu ditzaten.

Azaroaren 10eko hauteskundeetarako hautesle errolda begiratzeko epea zabaldu da - Gehiago irakurri

Hegaztien eraztunketa saio irekiak egingo dira Artzabalgo paduretan

2019/10/02
Herritarrei zuzendutako eraztunketa saio irekia egingo da urriaren 5ean. Azken saio irekia izango da aste honetakoa. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek, Artzabalgo paduretara joan behar dute, goizeko 9:00etatik 12:00etara. Ornitologoak lagunduta egingo da saioa.

Hegaztien eraztunketa saio irekiak egingo dira Artzabalgo paduretan - Gehiago irakurri

Trafiko mozketak egingo dira GI-638 errepidean

2019/10/01
GI-638 errepidean trafiko mozketak egingo dira bi noranzkoetan, urriaren 1etik 4ra, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. GI-638ko 2+250 eta 3+200 puntuen artean. Alkolea tunelean obrak egiteko leherketak egingo dira.

Trafiko mozketak egingo dira GI-638 errepidean - Gehiago irakurri

Eskoilerako katuekiko hainbat neurri hartu ditu Debako udalak

2019/10/04
Azken urteotan gero eta katu gehiago agertzen ari dira hondartzako eskoileran, azken bi urteotan arazo bihurtzeraino. Besteak beste, hondartzan sartzeagatik, txakurrekin liskarrak izateagatik edota jaten ematen dieten pertsonek ontziak lurrean uzten dituztelako.

Eskoilerako katuekiko hainbat neurri hartu ditu Debako udalak - Gehiago irakurri

Deba euskaldunago egiteko konpromisoa berretsiz parte hartu du Udalak UEMAren batzarrean

2019/10/07
Gilen Garcia alkateak eta Aritz Larrañaga euskara zinegotziak UEMAren batzarrean parte hartu dute asteburuan. Alkatearen esanetan, agintaldi hasieran, “besteak beste, Deba euskaldunago baten alde lan egiteko konpromisoa hartu genuen. Arnasguneak estrategikoak dira ildo horretan eta ezinbestekoa da UEMA”.

Deba euskaldunago egiteko konpromisoa berretsiz parte hartu du Udalak UEMAren batzarrean - Gehiago irakurri

Debabarreneko Euskararen Ginkanan izena emateko epea zabalik

2019/10/07
Debabarreneko Euskararen Ginkanaren lehen edizioa egingo da. Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izango dituzte talde lehiakideek. Aurtengo edizioan Hizkuntza-Ekologia izango da gaia.

Debabarreneko Euskararen Ginkanan izena emateko epea zabalik - Gehiago irakurri

Datozen lau urteotarako oinarri sendoak jartzea izan da gobernuaren lehen ehun egunetako erronka

2019/10/10
Legegintzaldiaren lehen ehun egunak bete ditu Debako udal gobernuak. Hori aintzat hartuta, lehen egun hauetako lana aztertu eta baloratzeko tartea hartu du. “Hauteskunde kanpainan esan genuen moduan, herritarrak erdigunean jartzen saiatzen ari gara egiten ari garen lanean”, Gilen Garcia Boyra alkatearen esanetan.

Datozen lau urteotarako oinarri sendoak jartzea izan da gobernuaren lehen ehun egunetako erronka - Gehiago irakurri

Elkartasun azoka ospatuko da larunbatean

2019/10/14
Elkartasun azoka egingo da urriaren 19an, Plaza Zaharrean, 10:00etatik 15:00etara. Urtean zehar garapenerako lankidetzaren aldeko proiektuetan elkarteek egin dutena erakutsiko diete bertaratzen direnei. Ez da lehen aldia laguntza hauek ematen direna, baina bai azokaren bitartez urtean zehar egindakoa lana erakusgai jartzen dena.

Elkartasun azoka ospatuko da larunbatean - Gehiago irakurri

Debak eta Itziarrek borondate irmoa erakutsi dute Itziarko auzia elkarlanaren bitartez gainditzeko

2019/10/16
Prentsaurrekoa egin dute Debako udaletxean Debako alkate Gilen Garciak eta Itziarko Auzo Udaleko alkate Arantza Egañak. Itziarko herritarren urteotako ibilbidea ez dela erraza izan aitortu dute biek eta hemendik aurrera elkarlanerako prestutasuna agertu dute. Harremanak normalizatzeko, batzordeari jite berria emango diote.

Debak eta Itziarrek borondate irmoa erakutsi dute Itziarko auzia elkarlanaren bitartez gainditzeko - Gehiago irakurri

Ez-ohiko plenoa

2019/10/21
Azaroaren 10eko hauteskundeetarako hauteskunde-mahaien zozketa egiteko ez-ohiko plenoa egingo da, urriaren 23an, 12:30ean Udaletxeko bilera-gelan.

Ez-ohiko plenoa - Gehiago irakurri

Tene Mujika Bekaren edizio berrian parte hartzeko epea zabaldu da

2019/10/21
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIV. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:

Tene Mujika Bekaren edizio berrian parte hartzeko epea zabaldu da - Gehiago irakurri

Azaroan ere eskaintza zabala Debako KZgunean

2019/10/28
Herrian bertan hainbat ikastaro jasotzeko aukera izango da azaroaren ere, ohi denez, KZgunean. Arratsaldez izango dira azaroko ikastaro hauek. Lekuan bertan zein urrutiko formazioa jasotzeko aukeraz gain, gainontzeko orduetan nabigatzeko eta tutoretzak egiteko zabalik dago gela.

Azaroan ere eskaintza zabala Debako KZgunean - Gehiago irakurri

Udalbatzaren urriko ohiko bilkura

2019/10/28
Urriko udalbatzaren ohiko bilkura hilaren 30ean egingo da, asteazkenez, 19:00etan, Udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzaren urriko ohiko bilkura - Gehiago irakurri

Herritarrak zuzenean informatzeko erronkari eutsiz Debaberri berritu du Udalak

2019/10/30
Berrituta datorren Debaberri udal aldizkaria jasotzen ari dira herritarrak egunotan. Debako udalak, gardentasunaren alde egin duen apustuari erantzunez eta herritarrekin zuzeneko komunikazioa sustatu asmoz, jada sortuak zeuden tresna komunikatiboak indartu eta berriak sortzeko determinazioa du.

Herritarrak zuzenean informatzeko erronkari eutsiz Debaberri berritu du Udalak - Gehiago irakurri

Bere horretan mantenduko dira 2020an zerga gehienak

2019/10/31
2020rako ordenantza fiskalak izan dituzte aztergai urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste. Aho batez onartu da apenas aldaketarik egitea datorren urteko zergei dagokionean. Gobernuko kide baten liberazioa onartu da eta Kataluniako egoera salatzeko adierazpen instituzionala ere egin du udalbatzak.

Bere horretan mantenduko dira 2020an zerga gehienak - Gehiago irakurri

Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela eta, Debatik Sasiolako komentura txango gidatua azaroaren 17an

2019/11/08
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Donejakue Bidea ezagutzeko bisitak antolatu ditu, azaroaren 17an, 23an eta 30ean. Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatuak, Debatik, Markina-Xemeinetik eta Gatzaga Buradonetik abiatuko dira.

Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela eta, Debatik Sasiolako komentura txango gidatua azaroaren 17an - Gehiago irakurri

A10 Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak Deban

2019/11/10
Gaur egin diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten debarren %73k bozkatu du. Apirilaren 28an egindako hauteskundeetan baino 3 puntu inguru egin du behera parte hartzeak.

A10 Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak Deban - Gehiago irakurri

Hilerri berriko obrak behin behinean gelditzeko agindua eman du Debako udalak

2019/11/12
“Zuhurtziaz jokatu nahi dugulako Artzabaleko hilerri berriko obrak behin behinean gelditzeko agindua eman nuen atzo”, esan du Gilen Garcia Debako alkateak gaur egin duen agerraldian. Itziar Irizar alkateordearekin egin du agerraldia, Ingurumen Fiskaltzak hilerri berriaren obren inguruan egindako salaketaren berri emateko.

Hilerri berriko obrak behin behinean gelditzeko agindua eman du Debako udalak - Gehiago irakurri

Hilerri berriaren lanen gelditzearen inguruko urgentziazko plenoa deitu du udalak astelehenerako

2019/11/15
Ingurumen Fiskaltzak Debako udaleko zortzi langileren kontra jarritako salaketak hilerri berriaren lanen inguruan eragindako egoera aztertzeko urgentziazko plenoa deitu du udal gobernuak.

Hilerri berriaren lanen gelditzearen inguruko urgentziazko plenoa deitu du udalak astelehenerako - Gehiago irakurri

Hainbat ekimen egin dira Jose Mari Irusta gogoratuz

2019/11/18
Jose Mari Irusta debarra naziek erail zuten orain dela 75 urte. Hori aintzat hartuta, Debako Udalak, Itziarko Auzo Udalarekin eta Amycal Matahusen eta La Ilusion elkarteekin elkarlanean, hainbat ekimen egin ditu egun hauetan.

Hainbat ekimen egin dira Jose Mari Irusta gogoratuz - Gehiago irakurri

Hilerriko obrekin jarraitzea erabaki du Debako osoko bilkurak

2019/11/19
Hilerriko lanak behin behinean gelditzea eta kontratuaren etetea onartzea, hala badagokio. Hori zen eztabaidatzeko puntu bakarra azaroaren 18ko ez-ohiko osoko bilkuran. Debarren Ahotsaren eta EAJ-PNVren botoekin obrekin jarraitzea erabaki zuen plenoak, EH Bildu, aitzitik, obrak behin behinean etetea mantentzearen alde agertu zen.

Hilerriko obrekin jarraitzea erabaki du Debako osoko bilkurak - Gehiago irakurri

Sentsibilizazio eta aldarrikapen ekimenak azaroaren 25aren testuinguruan

2019/11/21
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko da azaroaren 25ean. Deban, herritarren sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekimen antolatu dira. Izan ere, “pertsonen arteko berdintasuna gauza dadin, beharrezkoa da edukizko lanketa egitea, emakumeenganako jarrera desegokiak gainditze aldera”, Itziar Irizar alkate orde eta politika feministetako zinegotziaren arabera.

Sentsibilizazio eta aldarrikapen ekimenak azaroaren 25aren testuinguruan - Gehiago irakurri

Herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen Gobernu plana aurkeztu du Debako udalak

2019/11/22
Udaletxeko pleno aretoan aurkeztu du Debako gobernu taldeak legegintzaldirako gobernu plana. Bertan bildutako herritarren eta eragileen ordezkarien aurrean egin dute 100 neurri zehatzez osatutako planaren aurkezpena. Izan ere, “herritarrak erdigunean jarri nahi ditu gobernu talde honek eta prozesu osoan zehar izan dira presente. Bai neurriak pentsatzerako orduan, bai proposamenak jasotzerakoan eta noski egindako lana aurkezteko orduan ere”, Gilen Garcia alkatearen esanetan.

Herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen Gobernu plana aurkeztu du Debako udalak - Gehiago irakurri

Berdintasun plana herritarren ekarpenekin osatzeko deia egin du Debako Udalak

2019/11/25
Debako Udala, Emakunderen babesarekin, emakume eta gizonen arteko I. berdintasun plana ebaluatzen eta II. berdintasun plana egiten ari da. Une honetan, herritarrei ekarpenak egin ditzaten proposamena luzatu nahi die.

Berdintasun plana herritarren ekarpenekin osatzeko deia egin du Debako Udalak - Gehiago irakurri

Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak egingo dira Deban

2019/11/26
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako tailerra antolatu du.

Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak egingo dira Deban - Gehiago irakurri

2019-2023 Gobernu plana

2019/11/28
Joan den ostegunean aurkeztu zuen Debako gobernu taldeak datozen lau urteotan bere jarduna ardaztuko duen gobernu plana.

2019-2023 Gobernu plana - Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunari begira adierazpen instituzionala onartu du Debako udaleko osoko bilkurak

2019/11/29
Aho batez onartu du udalbatzak Euskararen Eguneko adierazpena, hilaren 28an egin den osoko bilkuran. Abuztuaren 17a tokian tokiko jai eguna izatea ere adostu dute, San Roke eguna igandea izango baita 2020an. Emakumeekiko indarkeriaren aurkako adierazpena eta Bolivian ematen ari den estatu kolpea salatzeko adierazpena ere onartu dira.

Euskararen Nazioarteko Egunari begira adierazpen instituzionala onartu du Debako udaleko osoko bilkurak - Gehiago irakurri

Debako talde batek gutxienez jokatuko du Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala

2019/11/30
21 talde izan dira guztira, eta horietako lauren artean jokatuko dute finala: Debako Martintxo Arrantzale, Eibarko Ginkanklinak eta Soraluzeko Soragarriak zuzenean sailkatu dira finalera. Laugarren taldea finalean bertan erabakiko da, Debako Sonakai eta Eibarko CD Urki taldeak berdinduta geratu baitira lehen fasean.

Debako talde batek gutxienez jokatuko du Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala - Gehiago irakurri

Lan ona egin dute bi talde debarrek Debabarreneko Euskararen Ginkanan

2019/12/05
Atzo jokatu zen, Eibarko Coliseoan, Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa honetan, Debabarreneko 21 ikastetxe edo taldek hartu dute parte. Internet bidez burutu dituzte probak lehenengo fasean eta fase horretan puntu gehien lortu duten 4 taldeak pasa dira finalera. Debari dagokionez, Martintxo Arrantzale taldea zuzenean sailkatu zen. Sonakay taldea, berriz, Eibarko Urkirekin iritsi zen berdinduta, 4. postura.

Lan ona egin dute bi talde debarrek Debabarreneko Euskararen Ginkanan - Gehiago irakurri

Edukiontzi marroiaren erabilera desegokia

2019/12/09
Azken hilabeteotan organikoa ez den hondakin kopuru handia (ezegokiak deiturikoak) agertzen ari da edukiontzi marroietan. Honek, gainontzeko bizilagunek egindako ahalegina zapuztu egiten du, izan ere, herriko edukiontzi marroietan dauden hondakin guztiak kamioi berean husten dira.

Edukiontzi marroiaren erabilera desegokia - Gehiago irakurri

Sorospen zerbitzu eraginkorra bermatzeko eskaerari ezezkoa eman diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek

2019/12/10
Debako udaleko osoko bilkurak onartu bezala, eskaera egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezan Gipuzkoako hondartzetako sorospen zerbitzua, tartean Debakoa. Joan den astean egindako bilkuran, baina, eskaerak ez du aurrera egin.

Sorospen zerbitzu eraginkorra bermatzeko eskaerari ezezkoa eman diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek - Gehiago irakurri

Aktibazio saioak egingo dira Euskaraldia prestatzeko

2019/12/11
Euskaraldiaren edizio berrirako lanean hasteko ordua heldu dela jakinarazi du Debako Euskaraldiko talde motorrak eta horretarako herri batzordea aktibatzea ezinbestekoa dela gaineratu du. Kike Amonarrizek joan den ostiralean emandako hitzaldian esan bezala, “herritarrok egingo dugu (erakundeen laguntzarekin, hori bai) edo ez dugu egingo”.

Aktibazio saioak egingo dira Euskaraldia prestatzeko - Gehiago irakurri

“Gardentasuna eta parte hartzea dira lehen sei hileko honetan gobernuaren jardunaren ezaugarri nagusiak”

2019/12/12
Gobernuan sei hilabete beteko ditu aurki Debako gobernu taldeak. Hori aintzat hartuta eta urtea amaitzear dela, herritarrekiko informaziorako duen konpromisoari eutsiz, balorazioa egin eta aurkeztu du gaur. Gilen Garcia alkatearekin batera, Itziar Irizar eta Aritz Larrañaga alkate ordeek parte hartu dute udaletxean egindako prentsaurrekoan.

“Gardentasuna eta parte hartzea dira lehen sei hileko honetan gobernuaren jardunaren ezaugarri nagusiak” - Gehiago irakurri

Udalbatzaren abenduko ohiko bilkura

2019/12/18
Abenduko, eta hortaz, urteko azken udalbatzaren ohiko bilkura hilaren 19 egingo da, ostegunez, 19:00etan, Udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzaren abenduko ohiko bilkura - Gehiago irakurri

Larrialdiko egoerak artatzeko harrera etxebizitzaren kontratua onartu du osoko bilkurak

2019/12/23
Abenduko ohiko osoko bilkuran gehiengo osoz onartu da gizarte larrialdiko egoerak artatzeko Elgoibarren dagoen harrera Etxebizitzaren kontratua sinatzea. Aipatu etxebizitzaren erabilera Deba Kostako gizarte zerbitzuen eremua osatzen duten udalerri guztien (Elgoibar, Mutriku, Mendaro eta Deba) artean kudeatu eta koordinatuko da. Ondorioz, debarrek aukera izango dute berau erabiltzeko hala behar izatekotan.

Larrialdiko egoerak artatzeko harrera etxebizitzaren kontratua onartu du osoko bilkurak - Gehiago irakurri

Udalak egindako gestioak ontzat emanda Uraren Euskal Agentziak hilerri berriko obrari lotutako espedientea artxibatu egin du

2020/01/10
Artzabaleko hilerri berriaren obrari lotutako bi auzi zabalik egon dira orain arte: Uraren Euskal Agentziari lotutakoa bat eta bestea, Eibarko epaitegian Ingurumen Fiskaltzak zabaldutakoa.

Udalak egindako gestioak ontzat emanda Uraren Euskal Agentziak hilerri berriko obrari lotutako espedientea artxibatu egin du - Gehiago irakurri

Debako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimena erdiesteko deialdi publikoa zabaldu da

2020/01/13
Debako hondartzan udako denboraldian beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten surf eskolek urtarrilaren 31 bitarteko epea dute eskabidea aurkezteko.

Debako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimena erdiesteko deialdi publikoa zabaldu da - Gehiago irakurri

2020ko Begiradak ekitaldian parte hartzeko aukera zabalik dago

2020/01/14
BEGIRADAKen zazpigarren edizioa egingo da aurten. Diziplina desberdinetako herriko hainbat sortzaile (irudigile, testugile, dantzari, antzezle, musikari...) bildu, lanean jarri eta emaitza plazan erakutsiko da, ohikoa denez.

2020ko Begiradak ekitaldian parte hartzeko aukera zabalik dago - Gehiago irakurri

Urtarrilaren 30erako greba deialdiarekin bat egin du Debako udal gobernuak

2020/01/29
Herritarrei jakinarazi nahi zaie, udaleko langileek euren grebarako eskubidea egikarituz gero, zerbitzuetan eragina izan dezakeela greba deialdiak.

Urtarrilaren 30erako greba deialdiarekin bat egin du Debako udal gobernuak - Gehiago irakurri

Urteko lehen osoko bilkura egin du udalbatzak

2020/01/31
Urtarrilaren 29an batzartu zen Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Deba Musikal Patronatuan musika prestakuntza duten ordezkariak aho batez hautatu ziren.

Urteko lehen osoko bilkura egin du udalbatzak - Gehiago irakurri

Iñigo Lopez Simonek irabazi du Tene Mujika Saria

2020/02/01
Iñigo Lopez Simon historialari bilbotarrak irabazi du 2020ko Tene Mujika beka, Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa aztertuko duen proiektu batekin.

Iñigo Lopez Simonek irabazi du Tene Mujika Saria - Gehiago irakurri

Debako alkateak bilera egin du Madrilgo Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan

2020/02/03
Fitur turismo azokara egindako bisita baliatuz (Geoparkeko arduradun eta berau osatzen duten herrietako alkate eta turismo arduradunekin batera egindakoa), bilera eskatu zuen Debako alkateak Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan. Debako itsasaldeari eragiten dioten eta Ministerioaren eskumenekoak diren hainbat gairen inguruan hitz egin zuten.

Debako alkateak bilera egin du Madrilgo Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan - Gehiago irakurri

Debako Udalak abian jarriko du Merkataritza Berrindartzeko Udal Plan Berezia

2020/02/21
Debako Udalak Merkataritza Berrindartzeko Udal Plan Berezia martxan jarriko du. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzaturiko plana da, Debalai merkatari elkartearen parte-hartze aktiboa izango duena. Gilen Garcia alkateak, Nerea Arrizabalaga zinegotziak, Aurora Amadok Debalairen izenean eta Gorka Goikoetxeak Ikertalde aholkularitzaren izenean agerraldia egin dute.

Debako Udalak abian jarriko du Merkataritza Berrindartzeko Udal Plan Berezia - Gehiago irakurri

Apakin Guraso Taldea sortu da

2020/02/26
Euskararen erabilera sustatzea du helburu talde sortu berriak. Honen erabilerarekiko duten kezkak eraman ditu elkartzera. Martxoaren 5ean egingo dute lehen ekimena: Batu sutondora kafe tertulia.

Apakin Guraso Taldea sortu da - Gehiago irakurri

Martxoaren 8ari lotutako adierazpen instituzionala onartu du udalbatzak

2020/02/28
Otsaileko ohiko osoko bilkura egin du Debako udalbatzak hilaren 27an. Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako adierazpen instituzionala onartu da aho batez. “Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia” dela baieztatuz.

Martxoaren 8ari lotutako adierazpen instituzionala onartu du udalbatzak - Gehiago irakurri

Gazteak euskararen inguruan ahalduntzeko UEMAren topaketa Debatik igaroko da

2020/03/05
UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak antolatu ditu. Ekainaren 29tik uztailaren 5era egingo dira. Aurten, Zumaiatik Lekeitiora joango dira gazteak eta Debatik pasako dira, Itziarren etenaldia eginez. Lehengo etapa Itziarren amaitu (ekainaren 29an) eta bigarrena bertatik abiatuko da (ekainaren 30ean).

Gazteak euskararen inguruan ahalduntzeko UEMAren topaketa Debatik igaroko da - Gehiago irakurri

Hauteskunde-mahai batzuk lekuz aldatuko dira apirilaren 5eko hauteskundeetan

2020/03/10
Apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetan, orain arte udaletxeko eraikinean kokatuta egon diren bi mahaiak (Bake Epaitegian eta Udaletxeko harreran) irisgarritasun arrazoiengatik Eguneko zentroko eraikinera aldatuko dira. Lekua zabalagoa da eta irisgarritasuna errazten du.

Hauteskunde-mahai batzuk lekuz aldatuko dira apirilaren 5eko hauteskundeetan - Gehiago irakurri

Debako euskararen historia soziala berreskuratzeko lanak jarraipena izango du

2020/03/11
Frankismo garaira arteko historia eta testigantzak, neurri batean bederen, jaso diren arren, ez da lana amaitutzat jotzen. 2020-2022 aldian beste ikerketa-proiektu bat garatzea adostu da eta datozen urteetarako lan ildoa edo arreta, bereziki, hezkuntza sisteman jarriko da. Herritarrei, izan dezaketen informazioa martxoa amaierarako helarazteko eskaera egin nahi die udalak.

Debako euskararen historia soziala berreskuratzeko lanak jarraipena izango du - Gehiago irakurri

Hainbat neurri hartu dira koronabirusaren aurrean

2020/03/13
Debako udalak gaiaren jarraipena egiteko batzordea sortu du eta aldakorra denez egoera, une bakoitzak eskatzen duen neurriak hartu eta jakinaraziko ditu.

Hainbat neurri hartu dira koronabirusaren aurrean - Gehiago irakurri

Neurri berriak hartu ditu Debako udalak koronabirusaren aurrean

2020/03/14
Dendak, tabernak... ixteko gomendioa egin du eta herritarrei eskatu ahal den neurrian ez daitezela etxetik irten. Kirol eta kultura emanaldiak etenda daude eta udal-eraikinak itxita. Atzo arratsaldean jolas-parkeak ere itxi ziren birusaren hedapena gutxitzeko prebentzio neurri gisa.

Neurri berriak hartu ditu Debako udalak koronabirusaren aurrean - Gehiago irakurri

Itziarko osasun kontsultategia itxita egongo da

2020/03/15
Koronabirusaren epidemiaren ondorioz arreta antolatzeko aldaketak egin behar direnez, bihartik aurrera Itziarko Kontsultategia itxita egongo da, besterik jakinarazi arte. Bestelako aldaketak ere izango dira ezarrita dagoen alarma egoeragatik. Honek iraun bitartean, epe administratiboak eten egin dira.

Itziarko osasun kontsultategia itxita egongo da - Gehiago irakurri

Deba-Itziarko herri zaintza sare komunitarioak 60 laguntzaile baino gehiago ditu jada

2020/03/18
Debarrak prestutasun handia erakusten ari dira auzokoak zaintzeko unean. Elkar laguntzeko beharra dago larrialdi egoera honetan. Egun bakarrean 60 pertsonek baino gehiagoeman dute izena Deba-Itziarko zaintza sare komunitarioan boluntario bezala aritzeko.

Deba-Itziarko herri zaintza sare komunitarioak 60 laguntzaile baino gehiago ditu jada - Gehiago irakurri

Kaleak desinfektatzeko lanak egiten ari dira

2020/03/27
Martxoaren 21az geroztik, eta covid-19 birusaren hedapena murrizteko neurri bezala, kale garbiketa indartu egin da Debako udalerrian, eta desinfekzio lanak egiten ari dira. Udal brigadako langile batek (txandaka) egin ditu desinfekzio-lanak egunotan, lehentasunezko lekuetan: barandak, igogailuak... Une honetan, baina, udal-brigadako langile guztiak ari dira desinfekzio-lanak egiten, udalerri osoan.

Kaleak desinfektatzeko lanak egiten ari dira - Gehiago irakurri

Zergen ordainketa epeak malgutu egingo ditu Debako udalak

2020/03/30
COVID19 birusak sortu duen egoera dela eta, Debako udalak, herritarrek ahalik eta kalterik txikiena jasan dezaten, zergen kobraketak malgutu egingo ditu, epeak luzatzen eta erraztasunak eskaintzen. Herritarrei bezala, ostalariei ere lagunduko zaie.

Zergen ordainketa epeak malgutu egingo ditu Debako udalak - Gehiago irakurri

Altzari eta hondakin handien bilketa etenda dago

2020/03/31
Osasun alarma egoera arlo guztietan izaten ari da eragina. Hondakinen bilketan ere, aldaketak egin behar izan ditu Debabarreneko Mankomunitateak.

Altzari eta hondakin handien bilketa etenda dago - Gehiago irakurri

Debako KZguneak egungo egoerara moldatu du zerbitzua

2020/04/01
Debako KZguneak, koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz egoitza itxita duen bitartean, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza eskaintzen du zalantza teknologikoak argitzeko. Hainbat arlotan ari dira lanean, eta hau, herritarrei helarazi nahi dizueten mezua:

Debako KZguneak egungo egoerara moldatu du zerbitzua - Gehiago irakurri

Udal buletin digitala egingo du Debako udalak

2020/04/06
Asteroko maiztasunarekin buletin digitala argitaratzen hasiko da Debako udala. Udal gobernuaren jardunaren oinarri garrantzitsuak dira herritarrekiko komunikazioa eta gardentasuna. Horregatik handituko du herritarrekiko informazio jarioa. Aste honetatik aurrera, beraz, ostiralero udal buletina bidaliko die emailez horrela eskatzen duten herritarrei.

Udal buletin digitala egingo du Debako udalak - Gehiago irakurri

Egin errenta aitorpena euskaraz

2020/04/10
Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, beste modu batzuetan bada ere, aurten ere errenta aitorpena egin beharko dugu. Debako udalak, UEMAren kanpainarekin bat egin du eta herritarrak aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaituzte. Iaz, Deban, ia 700 lagunek egin zuten errenta aitorpena euskaraz. Euskarak, administrazio publikoan ere dagokion lekua izan dezan bultzatu nahi da.

Egin errenta aitorpena euskaraz - Gehiago irakurri

65 urtetik gorako herritarren beharrak ezagutzeko telefono deiak egin dizkiegu

2020/04/10
65 urtetik gorako herritarrei telefono deiak egin zaizkie haien egoeraren berri izan eta behar duten laguntza eskaintzeko. Bi adin-tarte bereizi dira deiak egiteko orduan, pertsonen beharrak ere desberdinak izango direla kontuan hartuz; 65 eta 77 urte bitarteko herritar taldeari dagokionez, 835 herritar daude adin-tarte honetan. Ia denek jakinarazi dute ez dutela laguntzarik behar. 287 dira, berriz, 77 urtetik gorakoak. Horietatik 137ri egiten zaio jarraipen zuzena, haiek hala eskatuta. Guztiek eskertu dute udaletik deitu izana.

65 urtetik gorako herritarren beharrak ezagutzeko telefono deiak egin dizkiegu - Gehiago irakurri

Etxegabeak hartzeko aterpetxea egokitu da

2020/04/17
Osasun alarma egoera honek are egoera zaurgarriagoan utzi ditu kalean bizi diren pertsonak. Hori aintzat hartuta, eskualdeko alkateen artean hitz egin ondoren, Debako udalak erromesen aterpetxea egokitu du egoera honetan dauden pertsonak hartzeko. Une honetan bi pertsona daude bertan eta oinarrizko arreta zerbitzua Debako Gizarte Zerbitzuen bitartez jasotzen dute.

Etxegabeak hartzeko aterpetxea egokitu da - Gehiago irakurri

Alarma egoeraren hilabetea beteta, aurrera begira jartzeko garaia heldu da

2020/04/17
Aste honetan hilabete bete da covid-19 birusak eraginda alarma egoera ezarri zenetik. Lehen mailako osasun premiak erantzuteko neurriak hartzea izan zen udalaren lehen egitekoa. Hilabete igarota, baina, sortuko den egoera berriari begiratzen hasteko une heldu da. Hori horrela, Gilen Garcia alkatea herriko eragileen beharrak eta nahiak jasotzeko erronda egiten ari da. Halaber, ekonomian izango duen eragina arintzeko ere zein neurri har ditzaken udalak aztertzen ari da udal gobernua.

Alarma egoeraren hilabetea beteta, aurrera begira jartzeko garaia heldu da - Gehiago irakurri

Debako udala plana lantzen ari da egoera bere onera bueltatzen denerako

2020/04/24
Orain bizitzen ari garen osasun alarma egoerak, epe laburrean eragiteaz gain, epe ertain, eta ziurrenik luzean ere, eragina izango du, adituek esan dutenez. Gilen Garcia alkateak orain egun batzuk adierazi bezala, Debako udala lanean ari da aurrera begira, ahal den neurrian ondorioak aurreikusten eta herritarrengan egoera honek izango duen eragin kaltegarria zein neurrietan arindu dezakeen aztertzen. Udala osatzen duten beste alderdiekin elkarlanean, neurri ekonomikoak lantzen ari da, besteak beste, udal aurrekontua doitzea.

Debako udala plana lantzen ari da egoera bere onera bueltatzen denerako - Gehiago irakurri

Liburuen mailegu zerbitzua martxan jarriko da Ostolaza udal liburutegian

2020/04/25
Apirilaren 27tik aurrera, irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurleak diren herritarrei liburuak eskuragarri jartzeko, Udalak eta Ostolaza udal liburutegiak, liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua jarriko du martxan. Horrela, norbaitek libururen bat etxean irakurri edo pelikularen bat ikusi nahi badu, liburutegira deitu eta etxean jaso ahal izango ditu, beti ere segurtasun neurri guztiak betez (langileek eskularruak eta maskarila erabiliko dituzte eta ahal den guztietan zuzeneko kontaktua saihestuko dute).

Liburuen mailegu zerbitzua martxan jarriko da Ostolaza udal liburutegian - Gehiago irakurri

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren lanak hasiko dira

2020/04/28
Bi herrietako herritarrek aspaldi espero zuten albiste bat emateko moduan egongo gara laster. Izan ere, gure bi herriak lotzen dituen zubiaren konpontze lanak abiatzeko azken tramite administratiboak abiatu dira.

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren lanak hasiko dira - Gehiago irakurri

Egungo egoerara moldatutako aurrekontu proposamena landuko da ohiko osoko bilkuran

2020/04/30
COVID19 birusak eragindako osasun alarma egoeragatik Debako udalak ezin izan zituen 2020rako aurrekontuak aurreikusitako epean onartu. Gaur, apirilaren 30ean, modu telematikoan egingo den ohiko osoko bilkuran landuko den gaietako bat izango da aurrekontuena. Eta, aurreikusita zegoen bezala onartu beharrean, egoera berri eta berezi honetara egokitzea, doitzea erabaki da.

Egungo egoerara moldatutako aurrekontu proposamena landuko da ohiko osoko bilkuran - Gehiago irakurri

Herriko komertzio txikiak laguntzera 20.000 euro bideratuko ditu Debako udalak

2020/04/30
Debako udalak erosketa bonuen bitartez herriko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu sektoreko establezimenduak lagunduko ditu, Magnet Kooperatibak bultzaturiko www.kuttuna.org webguneak martxan jarritako irabazi asmorik gabeko egitasmoaren bitartez. Udalak 20.000 euroko hasierako diru poltsa jarriko du eta horri esker, gutxienez, 100.000 euro iritsiko dira aipatutako negozioetara.

Herriko komertzio txikiak laguntzera 20.000 euro bideratuko ditu Debako udalak - Gehiago irakurri

Egungo egoerari erantzuteko aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak

2020/05/04
Apirilaren 30ean, telematikoki egindako osoko bilkuran onartu ditu 2020rako aurrekontuak Debako udalak. COVID-19ak eragindako egoerara moldatutako aurrekontuak dira; pandemiak egoera zaurgarrian eta laguntza beharrean utziko dituen herritarren zama arintzeko bideratuko dira indarrak. EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta Debarren Ahotsaren abstentzioarekin onartu dira. Modu telematikoan egindako osoko bilkuran landutako gainontzeko gai guztiak gehiengo osoz onartu dira.

Egungo egoerari erantzuteko aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak - Gehiago irakurri

Ekainean abiatuko da TAO sistema Nafarroa plazan

2020/05/07
Nafarroa plazako TAO sistema ekainaren 1etik irailaren 15era arte egongo da indarrean, egunero. Aurreko urteetan, maiatzeko asteburuetan hasi izan bada ere, egungo egoera berezia aintzat hartuta, maiatzean ez da, eremu horretan, ibilgailuak aparkatzeagatik TAOa kobratuko. Berritasun bat ere egongo da aurten, izan ere, kreditu txartel bidez ordaintzeko aukera egongo da.

Ekainean abiatuko da TAO sistema Nafarroa plazan - Gehiago irakurri

Debarren Eguna ospatuko dugu igandean

2020/05/14
Une honek eskatzen dituen moldaketak eginda, baina ospatu egingo da Debarren Eguna. Aritz Larrañaga Alkateorde eta Kultura zinegotziaren esanetan, “Egun berezia da debarrontzat egun hori. Garai zailak izaten ari dira guztiontzat eta pentsatu dugu berez berezia den egun hau are bereziago bihurtzen dela alarma eta pandemia egoeran. Fisikoki ez bada ere, bat egiteko eguna izatea nahi dugu, elkarrekin ospatuko duguna, elkarlanean”.

Debarren Eguna ospatuko dugu igandean - Gehiago irakurri

Bideen ordenantzaren hasierako onarpena egin da

2020/05/15
Apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran udalerriko bideen ordenantzaren hasierako onarpena egin zen, gehiengo osoz. Udal titulartasuneko bideen erabilera partekatua, berezia eta ohikoa arautzen ditu aipatu ordenantzak, narriatu ez daitezkeen ibilgailu astunak bertatik igarotzearen eta, bereziki, basogintzako ustiapenak direla eta egurra eta peiak garraiatzetik eratorritako aprobetxamenduaren ondorioz.

Bideen ordenantzaren hasierako onarpena egin da - Gehiago irakurri

Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak LGTBI+ kolektiboarekiko diskriminaziorik ez dutela onartzen aldarrikatu dute

2020/05/16
Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako eguna aldarrikatzen da. Aurten, COVID-19aren ondorioz etxean erdi konfinaturik geratu behar garenez, ezingo da kalera irten manifestatzera, baina berdin jarraituko dugu sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak sortarazten dituen erasoak salatzen.

Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak LGTBI+ kolektiboarekiko diskriminaziorik ez dutela onartzen aldarrikatu dute - Gehiago irakurri

Ostalarien kezkak eta beharrak entzuteko bilera egin du Debako udalak

2020/05/19
Debako udal gobernu taldeko ordezkariak, Gilen Garcia alkatea buru, udalerriko ostalarien ordezkaritza batekin batzartu dira. Jakina da pandemia egoera honen ondorioz, euren jardunean ondorioak izan dituztela eta Hego Euskal Herrian fase berria indarrean sartzearekin batera, terrazak zabaltzeko baimena ematen duena, zalantzak sortu direla ostalarien artean. Hori horrela, haien kezkak, galderak eta iradokizunak jasotzeko helburuarekin egin da lehen bilera hau.

Ostalarien kezkak eta beharrak entzuteko bilera egin du Debako udalak - Gehiago irakurri

Deba-Itzar Biziberritzeko Plan Integrala

2020/05/20
COVID-19 birusak eragindako osasun alarmaren ondorena kudeatzeko, Deba Biziberritzeko Plan Integrala egingo du Debako udalak. Gilen Garcia Boyra alkateak eta Itziar Irizar Beristain alkate ordeak eman dute asmoaren berri.

Deba-Itzar Biziberritzeko Plan Integrala - Gehiago irakurri

Hondartzen erabilera nolakoa izango den aztertzen ari da udala herriko eragileekin

2020/05/22
COVID-19ak eragindako alarma egoeraren deseskalada fase desberdinetan ematen ari da Hego Euskal Herrian. Eta fase bakoitzean, besteak beste, erabilera publikoko espazioen erabilera arautzen ari da. Uda atarian gaudela, hondartzan nola egon ahal izango garen jakitea bada debarron buruan dagoen gaietako bat. Gaur gaurkoz, eta besterik jakinarazi ezean, Debako udalerriko hondartzak zabalik daude kirola egiteko eta paseatzeko, ez, ordea, bertan etzanda egoteko.

Hondartzen erabilera nolakoa izango den aztertzen ari da udala herriko eragileekin - Gehiago irakurri

Hondartzen erabilera deseskaladaren bigarren fasean

2020/05/26
Maiatzaren 25ean sartu da Hego Euskal Herria deseskaladaren bigarren fasean. Honek, besteak beste, espazio publikoen erabileran aldaketak ekarri ditu, hondartzena, kasu. Joan den astean esan bezala, atzo (maiatzak 25) batzartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondartzen mahaia deritzona. Debako alkateak parte hartu du bertan Debaren ordezkari gisa. Bileran, deseskaladaren fase honetan hondartzen erabilera nolakoa izango den adostu zuten eta hondartzen udako garaia hasten denean nola bermatu segurtasuna aztertzen ari dira. Aholkularitza zerbitzua jarriko du Aldundiak herri bakoitzean aforoa… nola kudeatu aztertzeko.

Hondartzen erabilera deseskaladaren bigarren fasean - Gehiago irakurri

Zaborren gaineko zergaren ordainketa

2020/05/27
Zaborren gaineko lehen hiruhileko zergaren ordainketa ekainera atzeratzea erabaki zuen Udalak, COVID19 birusak eragindako egoeragatik.

Zaborren gaineko zergaren ordainketa - Gehiago irakurri

Udalerriko frontoiak eta bolatokia zabaldu dira federatuentzat

2020/05/28
Maiatzaren 25etik aurrera, Debako udalak, Aldats frontoia, Itziarko Zabalsoro frontoia, Lasturko frontoia eta Lasturko bolatokia ireki ditu.

Udalerriko frontoiak eta bolatokia zabaldu dira federatuentzat - Gehiago irakurri

« » 1 ... 3 4 5 [6] 7 8 9 10